XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ken ezazu sonbrailua esan zion Erregeak Sonbrailugileari.

- Ez da nerea esan zuen sonbrailugileak.

- Lapurtua da! oihu egin zuen Erregeak, epaimahairantz jiratuz, berehalaxe gertatuaren berri jaso zuelarik.

- Saltzeko eramaten ditut gaineratu zuen Sonbrailugileak argitasun modura, bat ere ez dut neurea.

Sonbrailugilea naiz.

Hemen Erreginak bere betaurrekoak jarri zituen eta adi-adi begiratu zion Sonbrailugileari, zeina zurbildu eta artegatu egin bait zen.

- Aitorpena egin esan zuen Erregeak; eta ez urduri jarri, ala zure burua moztaraziko dut hementxe bertan.

Ez zirudien horrek lekukoa batere animatu zuenik; oin batetik bestera mugitzen segitu zuen, Erreginari urduri begiratuz, eta nahastuta zegoela te kikarari zati handi bat kendu zion haginkada batez, gurindutako ogiari kendu beharrean.

Une horretantxe Alicek oso sentsazio kuriosoa nabaritu zuen, denboraldi luze batez nahastu zuena, zer zen jakin zuen arte: berriz ere hazten ari zen, eta hasieran altxatu eta aretotik irtetzea pentsatu zuen; baina hobeto pentsatuz tokia izan bitartean zegoen lekuan gelditzea erabaki zuen.

- Ez hainbeste estutzea nahi nuke esan zuen Muxarrak, neskaren ondoan eserita zegoena.

Nekez har dezaket arnasa.

- Ezin dut ebitatu esan zuen Alicek oso apalki: hazten ari naiz.

- Ez duzu eskubiderik hemen hazteko esan zuen Muxarrak.

- Ez esan zentzugabekeriarik esan zuen Alicek ausartkiago: badakizu zeu ere hazten ari zarela.

- Bai, baina neu artezko erritmoan hazten naiz esan zuen Muxarrak; ez era irrigarri horretan eta umore txarrez jarri eta aretoaren beste muturrera joan zen.